Skip to main content
EU

SD Eibarrek eta Yerai Martinek akordioa lortu dute entrenatzaile armaginaren kontratua beste denboraldi baterako luzatzeko

SD Eibarrek eta Yerai Martinek akordioa lortu dute entrenatzaile armaginaren kontratua beste denboraldi baterako luzatzeko. Entrenatzaile armaginak emakumezkoen lehen taldea zuzentzen jarraituko du 2024ko ekainera arte.

Yerai Martin denboraldi honetan iritsi da Eibarrera. SD Eibarrekin, gipuzkoarrak 22 partida jokatu ditu, hamar garaipen, bederatzi berdinketa eta hiru porrot lortuz. Armaginak taularen goiko aldean daude, igoeraren helburua lortzeko borrokan.

Andoaindarra pozik eta oso eskertuta agertu da klubak beregan jarri duen konfiantzagatik.