Yerai Martin: "Egiten ari garenari jarraipena eman nahi diogu eta badakit igandean Eibar lehiakorra ikusiko dugula berriro"
SD Eibarreko entrenatzaileak adierazi duenez, "taldea gogotsu dago, ondo ari gara lehiatzen eta ondo lehiatu nahi dugu igandean Badalonan"
Yerai Martinek prentsaurrekoa eskaini du gaur Ipuruako prentsa aretoan igandeko partidaren atarian. Talde armaginak Levante Badalonaren aurka jokatuko du igandean 15:00etan.
Partidaren atariko prentsaurrekoan, SD Eibarreko entrenatzaileak adierazi duenez, "irabazi gabe jardunaldi batzuk daramatzagun arren, taldea sentsazio onak izaten ari da eta partida onak egiten ari da".
"Ikusi nahi dugun Eibar ikusten ari gara, eta horrek lasaitasuna ematen digu, eta hori da jarraitu beharreko bidea". Entrenatzaile armaginak azpimarratu duenez, "irabazteko gogoa dugu, baina antsietate hori ondo kudeatzen ari gara".
Aurkariari buruz, Martinek esan du "biek irabazteko beharra dugu". "Badakigu aurkari zaila dela, batez ere erasoko fase horretan, jokalari desorekatzaileak dituztelako, baina guk ere badakigu zeintzuk diren gure bertuteak". "Egiten ari garenari jarraipena eman nahi diogu".
PRENTSAURREKO OSOA