Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Partida honetara itxaropenarekin eta partida on bat egiteko konfidantzarekin iristen gara"

Madrid CFF-ren aurkako garaipena eta Real Madriden aurkako gutxieneko porrota eta gero, entrenatzailea positibo agertu da prentsaurrekoan

Igandean, emakumezkoen lehen taldeak Atletico de Madrid edukiko du aurrean Ipuruan (12:00). Partidaren atariko prentsaurrekoan, Yerai Martin entrenatzaileak gogorarazi ditu azken partidetan lortutako emaitzak eta egindako lana, "iganderako itxaropenarekin eta partida on bat eta emaitza on bat lortzeko konfidantzaz gaude horregatik".

Andoaindarrak azpimarratu du dagoeneko, denboraldiko hirugarren herenean dagoela taldea eta puntu guztiak garrantzitsuagoak bihurtu direla sailkapena dagoen moduan ikusita: "Jaitsiera postuetatik hiru puntura gaude baina baita 9. postutik hiru puntutara, beraz puntu gutxi batzuek asko egin dezakete, baina guk nahiago dugu egunerokoan pentsatu".

Gainera, lehenengo itzulian egindako partida hobetzea espero du entrenatzaileak "esango nukeelako momentura arte denboraldi osoan egin dugun partida okerrena izan dela, eta azkeneko jardunaldietan egiten ari garen lana ikusita, oraingoan maila eta erregistro altuagoetan ibili behar gara".

Etxetik kanpo bi jardunaldi jokatu eta gero, taldea igandean jokatzeko gogoz dago: "Pasa den asteburuan bukaera arte borrokatu genuen Real Madrid bezalako talde baten aurka, taldea oso ondo ari da lanean eguneroko entrenamenduetan astean zehar, eta igandean berriro ere aukera dugu honi jarraipena eman eta puntuen aldetik zerbait polita egiteko.