Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Nortasuna eta anbizioa erakusteko momentua da"

There are no reactions yet. Be the first!

Valencia CFk dana du jokoan, hala azaldu du Yerai Martinek prentsaurrekoan: "Guk, aldiz, lortu dugu helburua; orain, nortasuna erakusteko momentua da, erakutsi nahikoa izan dugun lortutakoarekin edo hiru aste hauetan hazten jarraitu nahi dugun. Entrenamenduetan hori da ikusten ari duguna". 

Dauden lekuan daudela ere, Valencia CF ondo leihatzen den taldea dela azaldu du entrenatzaileak, eta horregatik ere partida zaila dela adierazi du. Helburu txiki horiek betetzen jarraitzeko gogoz, bigarren itzuli osoa galdu gabe egin dezaketela posible da: "Helburu polita da, izugarria da aukera hori aurrean edukitzea baina hala da, zaila da, baina bi partida ditugu kanpoan, Valentzia eta Sevillan, eta posible da eta kapaz gara lortzeko". 

"Nortasuna erakutsi nahi dugu", adierazi du behin eta berriro entrenatzaileak. Garrantzitsua da, bai taldearentzat eta baita ere jokalarientzat, lasaitasunean eta helburua lortuta egon arren, leihatzen jarraitzeko. Gainera, "hainbeste parte hartzen ez duten beste jokalari horiek minutuak izango dituzte", beti aldatu gabe gaur arte taldeak ondo egin duena eta dagoen lekuan egoteko balio izan diona.

PRENTSAURREKOA OSORIK