Yerai Martin: "Ipuruan indartsu izaten jarraitu nahi dugu eta bihar aukera berria daukagu"
Emakumezkoen lehen taldeak bihar Valencia CF-ren aurka jokatuko du Ipuruan, nun hasierako 7 partidetatik 5 jokatuko dituen
Bihar, emakumezkoen lehen taldea Ipuruara itzuliko da, oraingoan Valencia CFren aurka jokatzeko. Etxean bi partida jarraian jokatzeko aukera du Yerai Martinen taldeak, eta hori gauza positibotzat eman du entrenatzaileak: "Zazpitik bost partida ditugu etxean orain, eta badakigu datozen taldeentzat ez dela zelai erraza; beraz, lehen zati honetan ahalik eta puntu etxean gera daitezen saiatu behar gara".
Denboraldi-aurreko sentsazioak denboraldi-aurrean geratzen dira, onak izan diren arren, entrenatzaileak azaldu duenez: "Orain arteko lanarekin jarraitu behar dugu, Betisen aurkako partidan ikusi genuen taldearekin, baina oraindik hobetzeko tartea dugula jakinda". Hala ere, egia da "denboraldi hasiera honetarako aurrekorako baino hobeto prestatuta iritsi garela".
Aurkariari dagokionez, Yerai Martin ez da balorazio oso esplizitua ematen ausartu, "denboraldi hasieran oraindik goiz delako balorazio zehatza egiten ausartzeko". Baina egia da 23-24 denboraldian, bai joanekoan eta bai itzulikoan, Eibarrek 3 puntu gehitzea lortu zuela ché taldearen aurka. "Gainera, kontuan hartu behar da iazko denboraldian garrantzitsuak izan ziren zenbait jokalari lesionatuta dituztela". Baina hori guztia ez da lasaitzeko arrazoia, eta talde armagina "ahalik eta partidarik borobilena" egiten saiatuko da, etxean bolada onarekin jarraitzeko.