
Yerai Martin: “Tenerifek ere irabazteko beharra du; beraz, oso partida polita izango da”
Armaginen entrenatzaileak onartu du “denbora gutxian hainbeste partida izanda, azkar aldatu behar izan dugu txipa”
Eibarren entrenatzaileak, Yerai Martinek, azaldu du igandean Teneriferen aurkako partidaren aurreko prentsaurrekoan azkar aldatu behar izan dutela txipa Madrid CF-ren aurkako partida eta gero “bagenekielako zer nolako asteak zetozen aurretik eta emaitza positiboak edo negatiboak izanda, orria azkar pasa beharra genuen”.
Aurkariari dagokionez, zeinek 5-1 galdu zuen Sevillaren aurka, azaldu du kanariarrek ere garaipena bilatuko dutela eta partida polita izango dela bi taldeek emaitza politak nahi eta behar dituztelako.
Armaginek ezagutzen dute aurkaria dagoeneko, aurredenboraldian lagunartekoa jokatu baitzuten haien aurka. Emaitza berdintsua izanda ere, la nona egiten dutela eta arriskuak sortzen dituztela adierazi du entrenatzaile armaginak: “Talde beteranoa da, esperientzia handiko jokalariak dituena. Atakatzen duten aurrelari potenteak ditu eta baita ere hegalari oso onak, azkarrak eta desorekak sortzen dituztenak”.
Eibarrekoen pentsamendua igande honetan zentratua dagoen arren, kontutan dute hurrengo asteazkenean beste partida bat dutela, Ciudad Realen La Solanaren aurka eta urriaren 14an, igandean, derbia Realaren aurka.