Skip to main content
EU

Yerai Martin: “Biharko partida beste partidak bezala planteatu dugu, sailkapena begiratu gabe”

El primer equipo femenino se enfrentará mañana al Villarreal CF, a las 18:30, en uno de los partidos más decisivos de la temporada

Denboraldiko partida garrantzitsuenetako baten atarian eman du gaurkoan Yerai Martinek prentsaurrekoa: “Bihar Villarrealen aurka irabaziz gero, helburua lortuko dugu. Badakigu puntua ere ona izango litzatekeela guretzat, puntuen borroka horretan gu izango ginen hobeto aterako ginatekeenak beridnketarekin. Galduz gero berriro ere dena estutuko litzateke”, adierazi du.

Hala ere, partidaren planteamendua “beste edozein bezala” garatu dutela azaldu du. Betiko lana eginda presioa txikiagoa izango delarekin konsziente. Taldea sendo eta momentu onean iristen da denboraldiaren puntu honetara: “Lan asko dago atzetik, lan ona egiten ari gara eta oso ondo gaude”.

Lan onaren garapen horrez gain, emaitzek azaltzen dute dena: “Denboraldiaren lehen itzulian 3 puntu besterik ez genituen lortu etxetik kanpo, orain 11 daramatzagu. Lehenengoan 32 gol jaso genituen eta oraingoan 8 bakarrik”. 

Aurkariari begira Yerai Martinek biharko partidak daraman presioak gehitzen dion zailtasunari buruz hitz egin du: “Beraiek behar handiagoa dute, 9 partida daramate irabazi gabe, eta horrek zailtasun puntua emango dio partidari, guk emozioak lasaiak ditugu eta horrekin jokatzen jaki behar dugu, eta beraien emozioekin ere bai”.

Taldeak transformazioa bizi izan du denboraldi hasieratik: “Hala ere, hasierako Eibar humil, langile eta sakrifikatua gara, baina partidarik galdukotzat eman gabe”, amaitu du.

PRENTSAURREKOA OSORIK