Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Ahalik eta hobekien jokatu nahi dugu Ipuruako azken partida denboraldi honetan"

Entrenatzaileak azpimarratu du taldea leihakorra izango dela igandean denboraldia sailkapenean ahalik eta postu altuenean amaitzeko asmoarekin

There are no reactions yet. Be the first!

Atletico de Madriden aurkako partidaren aurreko prentsaurrekoan, Eibarrek denboraldi honetan bere zaleen aurrean jokatu duen azken partida,  Yerai Martin entrenatzailea harro eta pozik agertu da egindako lanarekin: "Ez dakit zein izango den igandeko emaitza, baina lehiatuko gara partida borobila egin eta Ipuruari ahalik eta ondoen agur esateko denboraldi honetan". Gainera, "Yerairen Eibar erakusten" saiatuko direla azpimarratu du, "lehiakorrak izaten eta baloi bakoitza borrokatzen".

24-25 denboraldia amaitzear dela iragarri izanak baldintzatu du agerraldia; izan ere, entrenatzaileak gogorarazi nahi izan du oraindik bi partida geratzen direla denboraldia amaitzeko, eta helburua azken asteotan aipatutako berbera dela: "Ahalik eta ondoen amaitzea". Eta zergatik ez egin Liga Fko erraldoietako baten aurka saio borobilarekin. Izan ere, duela gutxi jokatutako norgehiagoketan Atlético de Madriden aurka berdinketak lortu izan ditu Eibarrek, baina honek Ipuruan garaipena lortzen badu, Championserako sailkapen-postua itxiko du.

Yerai Martinek klubak eskaini dion aukera eta konfiantza eskertu nahi izan du; denboraldi hauetan berarekin lan egin duen jende guztiak egindako lana eta, zehazki, jokalariek egindakoa, zeinekin konexioa oso ona izan den.