Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "2024 dinamika onean amaitu genuen eta gogo handiz iristen gara partida honetara"

Emakumezkoen helen taldeak Sevilla FC-ren aurka jokatuko du larunbatean Ipuruan, aurkari zuzena dena

There are no reactions yet. Be the first!

"2024 sentsazio onekin amaitu genuen eta espero dugu 2025 dinamika berdinean hasi ahal izatea", hasi du prentsaurrekoa Yerai Martinek, Sevilla FC-ren partidaren aurkako atarikoan, larunbatean, 16:00etan jokatuko dena. Emakumezkoen taldearentzat urteko lehen partida izango da, lehen itzuliko azken aurreko partida izango dena izan ere, eta ia hilabete jokatu gabe egon eta gero.

Sailkapenak adierazten duen moduan, "partida zaila eta berdintsua izango da". Nahiz eta bi taldeak berdinduta dauden sailkapenari eta puntuei dagokionez, "testuingurua desberdina da bientzat, Eibarrek helburu bat duen bitartean haiek oso egoera desberdina bizi dutelarik, azken urtetan goiko postuetan egon direlako". Horrez gain, "ahal dugun guztia egingo dugu punturik ihes ez egiteko gure etxetik, gehitu du entrenatzaileak.

"Maila eta erregistro oso altuetan egon beharko dugu puntu horiek Ipuruan geratzeko, adierazi du, Sevilla FC bezalako aurkari baten aurka garaipen bat lortzeak duen garrantzia azpimarratuz, "sailkapenean beste salto bat ematen lagunduko ligukeena". "

Entrenatzaileak Ane Camposen falta nabarmendu du, txorkatilan ebakuntza izan eta gero ondo sendatzen dabilena, "Eibar den guztia ondo 

Entrenatzaileak Ane Camposen hutsunea nabarmendu du, txorkatilan jasotako ebakuntzaren ostean hobera egiten dabilena, "Eibar den guztia ordezkatzen duen jokalaria delako, umiltasunez eta eguneroko lanarekin". Bestalde, Mariana Cerroren etorrerak taldeari "kalitatea eta esperientzia" emango diola gaineratu du, zelaierdian eta talde osoari dagokionez.

PRENTSAURREKOA OSORIK