Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Xuban Peñak ez du hurrengo denboraldian emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile bezala jarraituko

Josu Larrañaga prestatzaile fisikoak ere kluba utziko du denboraldia amaitzean

Emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak, Xuban Peñak, ez du hurrengo denboraldian Klubean jarraituko. Lagun Onaketik etorritako 29 urteko azpeitiarrak denboraldi honetan zuzendu du taldea.

Peñaren aginduetara taldeak hirugarren postuan amaitu du Liga, denboraldi ona eginez. Kopan Athletic B-k armaginak kanporatu zituen. Asteburuan, larunbatean hain zuzen ere, Euskal Herria Kopako finalerdiak jokatu dute eibartarrek Athleticen aurka, 17:00tan hasiko den neurketan, eta ondoren Getxon jokatuko duten txapelketa batekin amaitutzat emango dute denboraldia.

Xuban Peñarekin batera iritsi zen Josu Larrañaga prestatzaile fisikioak ere ez du taldean jarraituko.

SD Eibarrek Xuban Peñaren eta Josu Larrañagaren lana eta profesionaltasuna eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa die.