Lehen Taldea
Xeber Alkain, Eibarreko jokalari berria
Hondarribiko erasotzaileak armaginen eskuin hegala indartuko du
Xeber Alkainek 2026ko ekainera arteko konpromisoa hartu du Eibarrekin, eta talde armaginaren hegala indartuko du, jokalariarekin eta Deportivo Alavesekin akordioa lortu ostean.
Alkainek (Hondarribia, 1997) Real Sociedad B taldean egin zuen debuta futbol profesionalean. 2021-2022 denboraldian Hypermotion Ligan jokatu zuen eta guztira 38 partida jokatu zituen.
Azken bi denboraldietan Deportivo Alavesen aritu da Lehen eta Bigarren Mailan, 44 partida jokatuta eta 4 gol sartuta.
Ongi etorri, Xeber!