Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Xabi Etxeita, Eibarreko jokalari berria

Atzelari zornotzarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du klub armaginarekin

Xabi Etxeita (Amorebieta, 1987) 21/22 denboraldirako Eibarrek egindako zortzigarren fitxaketa da. 33 urteko erdiko atzelari zornotzarra Getaferekin kontratua amaitu ostean heldu da Eibarrera.

Esperientzia handiko jokalaria, Etxeitak 148 partida jokatu ditu Lehen Mailan eta 111 Bigarren Mailan, eta eskarmentua du Europako txapelketetan (Txapeldunen Ligako 2 partida eta UEFA Europa Leagueko 25 jokatu ditu), eta besteak beste Getafe, Athletic, Huesca, Elx, Cartagena eta Amorebietaren elastikoak jantzi ditu.

Etxeitak denboraldi baterako sinatu du Eibarrekin, 2022ko ekainera arte, eta hitzarmena beste denboraldi batez luzatu daiteke. Bihar aurkeztuko dute jokalaria Ipuruako prentsa aretoan, goizeko 09:45tatik aurrera.