Skip to main content
EU
Kluba

Wiko, S.D. Eibar-eko babesle berria

S.D. Eibar-ek eta Wiko-k akordio batera heldu dira zeinetan smartphone markak 2014/2015 denboraldian zehar futbol kluba babestuko duen, hurrengo urteetara luzatu ahal izango dena.

Batasun hau, bi entitateek elkarbanatzen duten proiektu adoretsu eta handizaleekiko bokazio eta konpromisotik sortu da.

Gaur izan da aurkeztua babes akordioa Ipuruan, S.D. Eibar-eko Presidentearen, Alex Aranzabal-en eta wiko-ko Marketing Zuzendariaren, Teresa Acha-Orbea-ren presentziarekin.

Eibar-eko kapitainak, Txema Añibarro-k, Mikel Arruabarrena-k eta Jon Errasti-k taldearen jantziarekin posatu dute, Wiko-ren logotipoarekin jadanik kamisetaren eta praken atzealdean barneraturik.

Wiko-ri buruz

Wiko mugikorren garapen, esklusibora, dedikatzen den mugikorren marka europar berria da. Diseinuzko smartphone aukera zabala eskaintzeko sortu da, prestazio hoberenekin horniturik eta zeharo lehiakorrak diren salneurriekin. Wiko-k bere gain hartzen dituen bezeroekiko kalitate konpromisoa, zerbitzu tekniko eraginkorrera eta arreta pertsonalizatu batera zabaltzen da gogobete maila erabatekoa izan dadin.

Wiko Mobile Iberia, Espainian eta Portugalen Wiko marka garatzeaz arduratzen den enpresa da. 2013ko abuztutik bere esfortzu guztiak zuzentzen ditu zerbitzu onena eta baita bi merkatu hauetanteknologiarik garatuena eskaini ahal izateko.