
Well-attended exhibition to mark the Centenary of Euskal Selekzioa, held in the lower part of the North Stand
10 egunetan 665 lagun hurbildu dira Euskal Selekzioaren 100. urteurrenaren oroitzapenezko erakustaldira
Erabilera anitzeko Ipurua Tallarra Formakuntza Zentroko geletan (Ipar Tribunaren azpialdean) antolatutako lehen erakusketa Euskal Selekzioaren 100. urteurrenari buruzkoa izan zen. Izan ere, 1915ean jokatu zuen Selekzioak bere lehen partida; Kataluniaren aurka, hain zuzen ere.
Joseba Gotzonek (Kdenetarik Produkzioak) zuzenduriko erakusketak joan den mendean zehar talde euskaldunak erabilitako materiala izan du ikusgai. Artikuluen artean, erabilitako kamiseta ezberdinak, baloi historikoak, eskularruak, ikurrinak, eta abar aurkeztu dira. Horien bitartez, ikusleek, mende hasieratik gaur egunera bitarteko bidaia historiko batean murgildu, eta gertakari nabarmenenak ezagutzeko aukera izan dute: Selekzioak Guda Zibilean izan zuen papera, Sobietar Batasunean edo Latinoamerikan jokaturiko partidu ugariak eta demokrazia lortu ostean normaltasunera bueltatzeko prozesua, besteak beste.
Erakusketa Eguberri-egunetik Errege-eguna eta gerora arte egon da ikusgai, guztira 10 egunez, eta arrakasta handia izan du, 665 bisita jasota. Horrenbestez, argi geratu da Ipuruako estadioan garatutako espazio berria erabilera anitzetarako erabili daitekeela eta SD Eibar Fundazioak Ipuruako auzoarentzat eta Eibarreko hiriarentzat jarduera onuragarriak garatzeko ardura duela, etorkizunean erakusketa berriak aurkezteko asmoa baitu.
Ipurua Tallara espazio berriak gertaera hauek jaso ditu azken hiru hilabeteetan: UEFA B Entrenatzaile Ikastaroa, Gipuzkoako Futbol Federazioarekin elkarlanean; Futbol Kluben Kudeaketa Teknikoan Aditu Ikastaroa, UPV/EHU-rekin elkarlanean; konferentziak, Vicente Del Bosquek emandakoa, adibidez; enpresa-ekitaldiak, gosari bat edo Euskalteleko 100 ordezkari komertzialentzako hitzaldia, besteak beste; edo erakusketa hau.