Bizi Ipuruan denboraldiko lehen euskal derbia
Armaginek Athletic Cluben aurka jokatuko dute igandean, 12:00etan, Liga Fn jokatzen den denboraldiko lehen euskal derbian
F Ligako seigarren jardunaldian, Eibarrek Ipuruan jokatuko du berriro, oraingoan Athleticen aurka denboraldiko ligako lehen euskal derbian.
Derbirako zaleek Pantxika izango dute berriz ere haien artean, eta etxeko txikienek hasierako hamaikakoarekin argazkia atera ahal izango dute zelaian, partida hasi aurretik.
Gainera, partidara joaten direnen artean, Ane Camposen eta Arene Altonagaren kamisetak zozketatuko dira, jokalariek sinatuta.
Emakumezkoen lehen taldeko gainerako partidetan bezala, sarrerek 10 euroko prezioa izango dute, 5 eurokoa 13 urtetik beherakoen kasuan. Sarrerak Orsaixanen eskuratu ahal izango dira, gaurtik aurrera, eguneroko ordutegian, eta partida hasi baino ordubete lehenagotik 14. leihatilan, harmailetara sartzeko ate ondoan.
Gogoratu, baita ere, gizonezkoen lehen taldeko abonatuek sarrera librea izango dutela Ipuruan jokatzen diren emakumezkoen partidetarako.