Skip to main content
Kluba

Villarreal CF eta UD Las Palmasen aurkako partiduetarako sarrerak salgai daude Ipuruan

Sarrerak Ipuruako bulegoetan erosi daitezke 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

There are no reactions yet. Be the first!

Ligako geldialdiaren ostean, txapelketak 29. jardunaldia biziko du datorren asteburuan. Eibarrek Villarreal bisitatuko du apirilaren 1ean, larunbata, eta neurketa horretarako Villarrealek utzitako 125 sarrera jarri ditu salgai 15€-tan.

Era berean, Ipuruan UD Las Palmasen aurka jokatuko den partidurako sarrerak ere salgai jarri dira prezio hauetan: 35€ Hegoaldeko eta Iparraldeko Tribunetarako, 20€ Ekialdeko Tribunako kurbarako, 25€ Ekialdeko eta Mendebaldeko Tribunetarako, eta 15€ umeentzako.

Interesa dutenek Ipuruako bulegoetan erosi ahal izango dute euren sarrera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara edo https://www.sdeibar.com/entradas webgunearen bitartez.

Ohikoa den bezala eta Ligak ezarritako araudiaren ondorioz, sarrerak erosi ahal izateko izena ematen dutenen izena, bi abizen eta NAN zenbakia eman beharko da.