Skip to main content
EU
Kluba

Vicente del Bosquek Ipuruako ipar harmaila inauguratu zuen

Espainiako entrenatzaileak Ipurua Tallarraren lehen fasearen inaugurazio ofizialean parte hartu zuen

Azaroaren 28an, larunbataz, ofizialki inauguratu zen Ipuruako ipar harmaila, 2015-2016 BBVA Ligaren hasieratik ikusleek erabili dutena.

Inaugurazio-ekitaldian izan ziren  Vicente del Bosque, Espainiako entrenatzailea; Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea; Luis Mari Elustondo, Euskadiko Futbol Federazioko presidentea, eta Juan Luis Larrea, Haien laguntzaz, klubeko lehendakari  Alex Aranzabalek eta Administrazio Kontseiluak xingola moztu zuten eta oroitarri bat ezarri zuten harmaila berriaren erdiko atean.

Vicente del Bosque Atxabalpen izan zen goizean, publikorik gabe taldeak egin zuen entrenamendua ikusten. Bertan, berriketan egon zen kirol zuzendari Fran Garagarzarekin eta taldeko entrenatzaile Jose Luis Mendilibarrekin. Gainera, jokalariei animoak eman zizkien ligan Real Madrilen kontra jokatu behar zuten partiduaren aurretik.

TInaugurazioa eta gero, bertaratuak ipar harmailan bertan dauden prestakuntza-geletara joan ziren. Bertan, Vicente Del Bosquek «Futbol-taldeen giza-alderdia» izeneko konferentzia bat eman zuen, ia 90 pertsonako publiko baten aurrean. Bertan zeuden SD Eibar Fundazioak Gipuzkoako Futbol Federazioarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera eskaintzen dituen  UEFA B entrenatzaile ikastaroko  eta eta Futbol-taldeen kudeaketa teknikorako adituen ikastaroko ikasleak, baita lehen mailako euskal taldeen, erakunde publikoen eta alderdi politikoen ordezkariak ere.

 Ipar harmailaren kostua 2.229.415,75 € (BEZ gabe) izan da eta taldeak finantzatu du osoki. 1230 eserleku berri instalatu dira eta estadioaren edukierak bigarren mailako taldeentzat nahitaezkoa den 6.000 pertsonen kopurua gainditu du. Gainera, erabilera sozialeko instalazio berriak ere baditu, hala nola, prestakuntza-gelak eta enpresentzako zonalde bat.