Skip to main content
Lehen Taldea

Viajes Premierren CD Leganes-SD Eibar partidua ikusteko autobus desplazamendua antolatu du

Madrilen gaua pasa edo egunean bidaiatzeko aukera egongo da

There are no reactions yet. Be the first!

Viajes Premier SD Eibarren Agentzia Ofizialak abenduaren 18an 16:15etan CD Leganes-SD Eibar partidua ikustera joan ahal izateko bi autobus desplazamendu aukera prestatu ditu (hotelean gaua pasatuz edo egunean joan-etorria eginez)

Izen-ematea Viajes Premierren bulegoetan bertan egin daiteke, San Agustin kaleko 2-4ean (E lokala), 09:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara, edo 943 821 850 telefonora deituz. Izena emateko epea abenduaren 12an, astelehena, amaitzen da.

Programatutako aukerak honakoak dira:

  • AUTOBUSEAN BIDAIA + HOTELEAN GAU BAT

 

IRTEERA: Abenduaren 17an, larunbata, 08:15etan Eibarretik.

Leganeseko 3 kategoriako hotelean egonaldia

Prezioa pertsonako, logela bikoitzaren arabera

Gosaria barne

ITZULERA: Abenduaren 18an, igandea, partidua amaitzerakoan

PREZIOA: 80 euro (sarrera bermatuta, baina ez da prezioaren barne sartzen)

Talde minimoa: 45 pertsona

 

  • AUTOBUSEAN BIDAIA (egunean joan-etorria)

 

IRTEERA: Abenduaren 18an, 08:15etan, Eibarretik.

Leganesera iritsiera

ITZULERA: Abenduaren 18an, igandea, partidua amaitzerakoan

PREZIOA: 35 euro (sarrera bermatuta, baina ez da prezioaren barne sartzen)

Talde minimoa: 45 pertsona