Skip to main content
Lehen Taldea

Viajes Premierrek Rayo Vallecano-SD Eibar partida ikustera joateko bidaia antolatu du martxoaren 12an

Egunean bertan bidaia daiteke edo Madrilko hotel batean gaua pasatzeko aukera ematen duen bidaia aukeratu

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarren bidaia agentzia ofiziala den Viajes Premierrek, bi bidaia mota antolatu ditu Rayo Vallecano-SD Eibar partida ikustera joateko, martxoaren 12an jokatuko dena, 22:05etan.

Lehenengo aukeran, egunean bertan bidaiatuko da, autobusez. Larunbatean 07:30etan irtengo da Eibartik eta partida ondoren bueltatu. Bidaia honek 35 euroko prezioa izango du.

Bigarren aukeran, autobusez bidaiatuko da baita ere. Larunbatean 07:30etan irtengo da Eibartik eta igandean bueltatu, 16:00etan. Autobus bidaiaz gain, 4 izarreko hotelean gaua eta gosaria eskainiko dira, 90 euroko prezioan.

Bi kasu hauetan, Viajes Premierrek partidarako sarrerak bermatzen ditu (ez daude bidaia prezioaren barne). Izena emateko epea astelehenean amaituko da, martxoak 7, eta 50 pertsona beharko dira gutxienez bietako edozein bidaia posible izan dadin. Izen-ematea Viajes Premierren bulegoan egin beharko da (San Agustin kalea 2-4), 10:00 - 13:00 eta 16:30 - 19:00 ordutegian.