Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Viajer Premierrek zaletuen joan-etorria antolatzen du Ponferradara

Autobusa igande goizean irtengo da eta partidaren ostean itzuliko da

Viajes Premierrek taldeak Eibarreko zaleen autobus bidaia antolatu du datorren igandean Ponferradan jokatuko den partidan taldea animatzeko.
Irteera igandean bertan, martxoaren 20an, izango da, 07:00etan, Eibarko autobus geltokitik, eta itzulera partidaren ostean izango da. Ponferradara 12:30ean iristea espero da.
Pertsonako prezioa 40 eurokoa da. Partida ikusteko sarrera bermatuta dago bidaiari guztientzat, baina ez dago prezio honen barruan.
Eibarreko peñakideek ohiko bidetik egin behar dute erreserba, eta gainerako zaleek Viajes Premier bulegoan eman behar dute izena (Fermin Calbeton, 5).
Ezarritako gutxieneko pertsona kopurua betetzen bada egingo da bidaia.