
Eibar Las Palmasen ikusteko antolatutako bidaia
SD Eibarren bidaia agentzia ofiziala den Viajes Premier Classek bidaia bat antolatu du Gran Canariara irailaren 28a eta urriaren 5a bitartean, Eibarrek UD Las Palmasen aurka jokatuko duen partidan taldeari babesa eman ahal izateko.
Bidaia honetan, lau izarretako hotelean 7 gau eskaintzen dira, pentsio erdian. Horrez gain, Eibartik Bilboko aireporturako bidaia, Las Palmasko aireportutik hotelerako bidaia, estadiorainoko garraioa eta bidaia asegurua. Pertsonako 600 euroko prezioa izango du, logela bikoitzean, eta partiduko sarrera ez dago prezioaren barne.
Joaneko hegaldia urriaren 28an izango da 21:40an, eta bueltakoa urriaren 5an 16:50an. Plazak mugatuak dira eta Eibarko Viajes Premier Class agentziaren bulegoan (San Agustin kalea, 2-4-local E) eros daiteke bidaia.