Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek 100 sarrera jarri ditu salgai 15 eurotan Vila-real Bren aurkako partidarako

Sarrerak salgai egongo dira Orsaixanen ostiralean, hilak 1, 9:30etatik 13:30etara

Eibarrek ostiralean jarriko ditu salgai datorren astelehenean Zeramikaren Estadioan jokatuko den partidarako Vila-realek bidalitako hamabost euroko ehun sarrerak.
Sarrerak Orsaixanen egongo dira salgai soilik ostiralean, hilak 1, 9:30etatik 13:30etara.
Ohikoa denez, sarrera bat eskuratzen duten pertsona guztien datu pertsonalak eta harremanetarako datuak eman beharko dira.