Skip to main content
EU
Kluba

Goazen Ipurua betetzera!!

S.D. Eibar eta C.D. Teneriferen igande honetako 18:00etako partidurako, klubak 1.000 sarrera banatuko ditu bere abonatuen artean.

Klubaren historiako Bigarren Mailan jokaturiko neurketa izateagatik eta lehen taldeko jokalari eta gorputz teknikoaren eskaeraz, asteburu honetako partiduan, Ipurua presio-eltze bat izan dadila nahi da. Jokoan dagoen puntu bakoitza hil a la bizikoa izango da azkenengo jardunaldiei begira, horrenbestez, klubak 1.000 gonbidapen oparituko ditu bere abonatuen artean, existentziak agortu arte.

Sarrerak asteazken, ostegun eta ostiralean banatuko dira Untzagako Jubilatuen egoitzan 16:00-20:00 ordutegian. Sarrerak aterata eta zelairen zona bakoitzean banaturik daude, hau da, abonatu bakoitzak nahi duen zonaldeko sarrera eskuratu dezake, baina ez eserlekua, existentziak agortu arte. Abonatu bakoitza bere karnetarekin joan beharko da eta azaldu zein tokitako sarrera nahi duen, sarrera bakarra emango da pertsona eta karnetgatik.

Orain Ipuruan jokatuko den partidu bakoitza benetako finala izango da, horrenbestez, klubak eta taldeak lehiakoetako azken txanparako ahal den laguntza guztia eskatzen dute. Ipuruako armailak guztiz beteta egotea nahi da eta motibo urdingorriekin: kamisetak, bufandak, banderak... Ipuruan bost neurketa gelditzen dira igoeraren ametsa bizirik mantentzeko.