Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Utzita datorren Josip Radosevic-ek SD Eibarren jokatuko du denboraldi amaierara arte

21 urteko erdilari kroaziarra Napolesek utzita dator, 21 urtez azpiko internazioal izan da hainbatetan

Josip Radosevic erdilari kroaziarrak utzita jokatuko du SD Eibarren denboraldi amaierara arte, Napolesekin gaur itxi den akordioaren ondoren.

Josip Radosevic (Split, 1994), 21 urtez azpiko internazionala da bere herrialdearekin eta azken urte eta erdian Rijeka taldean jokatu du utzita, Kroaziako lehen mailan.

Operazioak jokalaria erosteko aukera ematen du, denboraldi honen amaieran.