Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Unai Dufurren debuta ligan

Atzelaria denboraldi honetan lehen taldearekin estreinatu den filialeko laugarren jokalaria da

Atzo Wandan jokatutako partidaren alderik positiboena Unai Dufurren debuta izan zen Lehen Mailan. Filialeko jokalariak lehen agerraldia izan zuen ligan Eibarrekin. Eskuin hegalean aritu zen estreinakoz eta 63 minutu jokatu zituen Paulo Oliveirak ordezkatu zuen arte.

Lehen taldeko dinamikan ohikoa da atzelari gaztea. Denboraldi honetan zortzitan deitu du Mendilibarrek eta atzokoan bere lehen minutuak jokatu zituen ligan. Ez ziren bere lehenak izan txapelketa ofizialean. Izan ere, nafarra Racing Riojaren aurka aritu zen Errege Kopako lehen kanporaketan.

Dufur bere azken urtean iritsi zen Eibarrera, Iruñeako AD San Juan taldetik. Bere gazte mailako lehen urtean, Ohorezko Mailako taldea Eibar Urko uztartu zituen. Seniorretan Eibar Urkon egin zuen lehen urtea, iaz CD Vitoriara saltoa egin zuen arte.

Denboraldi honetan lehen taldearekin ligan debuta egin duen laugarren jokalaria da, Eñaut Mendia, Unai Arietaleanizbeaskoa eta Sergio Cubero jokalariekin batera.

Atzoko egunean ere, CD Vitoriako beste jokalari bat izan zen estreinakoz, Miguel Angel Atienza. Bigarren taldeko erdilaria iragan denboraldian sartu zen lehen taldean, eta aurtengo bosgarren partida jokatu zuen, bigarrena titular gisa.