Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Ilusioa mantentzeko puntu bat gehiago

Puntu banaketa Real Murcia eta S.D. Eibarren arteko neurketan, armaginak merituak egin dituzte zerbait gehiago ateratzeko.

Neurketaren hasieratik, armaginak beraien intentzioak erakutsi dituzte, seriotasuna atzekaldean eta eraso azkarrak hegaletatik. Honen lagin bat Moralesen aukera bat izan da, non bere lasterraldian atzelaria gainditu, area barrutik jaurti, zutoinetik gertu, baina Castok oso trebe, cornerrera bidali du baloia.

Hauek ez ziren Garitanorenen arma bakarrak, baloi geldituetan bere mutilak estualdietan jartzen zuten etxekoen atzekaldea. Lehendabizi Yuri eta gero Albentosak gola gertu eduki dute.

Hala ere, partiduko aukerarik argiena lehen zatiaren erdialdean iritis da. Dani Garciaren pase bikain bat, Jotaren lasterraldira, galiziarrari area barruan sartzea ahalbidetu dio, baina bere jaurtiketa gurutzatua zutoin ondotik kanpora joan da.

Hortik aurrera, murtziarrak pixkanaka goruntz joan dira eta indarrak asko parekatu dituzte lehen zatian geratzen zenerako. Area armaginera bidalitako baloien bidez, etxekoak arriskua sotzen saiatzen ziren, baina denboraldi osoan bezala, Eibarreko atzelariak bikain ibili dira.

Golik gabeko berdinketarekin atsedenaldia heldu da, non Eibarrek, behar bada zerbait gehiago merezi izan duen.

Bigarren zatian, lehen zatian bukatu zen bezala, oso parekatua jarraitu du. Bi taldiak ezin zuten bestea baino gehiago izan, ezta arrisku aukerarik sortu ere.

Aukerak ez ziren heltzen. Bovedak bat izan zuen area ertzetiko jaurtiketa batekin, Albentosak buruz korner batean, baina ez zeukaten arrisku askorik. Etxekoen aldetik, Malongak ate gainetik joan zitzaion jaurtiketa bat izan zen aukerarik nabarmenena.

Azkenengo minutuetan, partiduko aukerarik garbiena heldu da. Urko Verari bidalitako baloi bat sakonean, honek bere aurkariarekin lehian area barruan satzen da, Castoren aurrean jarriz, baina atezainak asmatu egin dio asmoa eta garaipenaren gola ekiditu du.

Hau guztiarekin, partidua amanerara heldu da, bi taldeak aurkariaren atearekin asmatu gabe.

Puntu ona gaur Nuevan Condominan ateratakoa, honela ba, Garitanorenak, sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Datorren asteburuan, igotzeko hautagaia den Sporting de Gijon, armaginen bolada ona proban jarrito du.

 

FITXA TEKNIKOA

MURCIA: Casto, Truyols, Alcala, Molinero, Bautista, Eddy, Saul, Toribio (Malonga 65"), Ivan Moreno (Wellington Silva 58"), Dorca eta Kike.

EIBAR: Xabi, Boveda, Añibarro, Albentosa, Errasti (Diego Jimenez 72"), Dani Garcia, Mainz (Urko Vera 59"), Yuri, Morales, Jota eta Raul Navas.

EPAILEA: Francisco Manuel Arias Lopez (Cantabriarra) Raul Navas, Añibarro, Albentosa eta Boveda bisitariei erakutsi die txartel horia.