Skip to main content
Lehen Taldea

Sergi Enrichen bi golek eta Saúlen batek, seigarren mantentzen dute Eibar, 11 jardunalditan 19 puntu lortu ostean

Sergi Enrichen bi golak, menorkar batek Lehen Mailan sartzen dituen lehenak, eta Saúl Berjónek penaltiz egindako beste batek, garaipena eman diote Eibarri gaur Getaferen aurka Ipuruan.

There are no reactions yet. Be the first!

Lehen zatia oso bizia izan da, zelai erdiaren jabe egiteko aritu dira lanean bi taldeak. Getafek aurrekaldean egin du presioa, Eibarri haien areara hurbiltzea zailduz.

Lehen gola Saúlen korner jaurtiketa baten ostean heldu da, 15. minutuan. Eskuinaldetik bidalitako erdiraketa Enrichek bihurtu zuen gol, arean izandako nahaspila baten ostean. Era honetan, Lehen Mailan estreinatu da menorkarra.

Getafek berehala erantzun du, 22. minutuan Víctor Rodríguezek burututako bakarkako jokaldi bati esker, Irureta gainditzea lortu duena gurutzatutako jaurtiketa batekin.

Handik bi minutura ordea, Bastónek egin du gola, Saúlen pase bati esker, baina jokoz kanpo zegoen eta baliorik gabe utzi du marrazainak. 27.an, Saúlen ezker hegaleko jokaldian, atzelari bat lurrean utzi zuena, bigarrena egin du Sergi Enrichek, hondoko marratik jasotako pasea profitatuz.

Getafe ez zen atzean gelditu ordea, eta berdinketaren bila jarraitu zuen, nahiz eta ez zuen aukera garbirik sortzea lortu.

Bigarren zatian, Getafek arrisku gutxi sortu zuen, bereziki 3-1koaren ostean -Saúlek penaltiz. Gainera, txartel gorria jaso zuen Damián atzelariak jokaldi hartan.

Markagailuan aurretik eta jokalari bat gehiagorekin, Eibarrek ez zuen inolako arazorik izan partidari eusteko, eta beste hainbat aukera izan zituen emaitza puzteko.

Garaipen honekin, Eibar seigarren postuan mantentzen da, eta Ligako geldialdira sentsazio ezin hobeekin iritsi da.

SD Eibar: Irureta; Capa, Dos Santos (Lillo, min.64), Pantic, Juncà; Keko, Eddy Silvestre, Escalante (Iñigo Barrenetxea, min.88), Saúl; Sergi Enrich (Arruabarrena, min.81) eta Borja Bastón.

Getafe CF: Guaita; Damián, Velázquez, Alexis, Roberto Lago; J. Rodríguez, Lacén, Sarabia (Vergini, min.63), Lafita, Víctor R. (Moi Gómez, min.85); eta Álvaro (Scepovic, min.71).

Golak: 1-0, min.15: Sergi Enrich. 1-1, min.22: Víctor. 2-1, min.29: Sergi Enrich. 3-1, min.61: Saúl, penaltiz.

Epailea: Iglesias Villanueva (Komite galiziarra). Txartel gorria: Damián -Getafe- (min.60). Txartel horiak: Escalante, Saúl eta Capa (que no podrá jugar el próximo partido por acumulación de amonestaciones) -Eibar- eta Alexis -Getafe-.

Gertakariak: 5.327 ikusle Ipuruan. Iñigo Barrenetxeak debuta egin du Lehen Mailan, CD Vitoria filialeko jokalariak.