Skip to main content
EU
Fundazioa

Udako Campusean izena emateko epea zabalik dago lehen txandakoentzat (ekainaren 27tik uztailaren 2ra)

Inoiz baino haur gehiagok eman du izena, eta bigarren txanda (uztailaren 4tik 9ra) beteta dago

Eibar Fundazioak antolatutako 2016 Udako Campusean ere haur ugarik eman du izena. Bigarren txanda itxi egin da, izena emandakoen kopuru gorenera iristean. Ehun baino gehiago izan dira izena eman duten haurrak.
Lehenengo txandarako matrikulazio-epea zabalik egongo da ekainaren 17ra arte edo eskainitako plaza-kopurua bete arte. Txanda hori ekainaren 27tik uztailaren 2ra bitartekoa izango da. Gainera, nobedade gisa, autobus bidezko garraioa aukeratu daiteke lau lineatan (L1 Durango, Zaldibar, Berriz, Ermua; L2 Arrasate, Bergara, Soraluze; L3 Azpeitia, Azkoitia; L4 Ondarroa, Mutriku, Deba, Elgoibar).
SD Eibar Fundazioaren 2016 Udako Campusa 9 eta 14 urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta hezkuntza eskaintzen du balioetan, futbolean, dibertsioan, euskaran eta ingelesean, 2002. eta 2007. urteen artean jaiotako neska-mutilentzat. Oporraldia beste modu batera gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek campusean, eta, dibertitzeaz gain, futbolaren mundu paregabera eta SD Eibarren balioetara hurbildu ahal izango dira.
Izen-emateak linean egin behar dira honako webgunean www.sdeibar.com/campus eta bazkideek eta armaginen zaleek %10eko deskontua dute matrikulan.


IZEN-EMATE HORRIA