Skip to main content
EU
Fundazioa

Udako Campusaren hirugarren edizioa martxan da, 170 txiki baino gehiagorekin

SD Eibarren Udako III. Campusa atzo abiarazi zen, inoiz baino matrikulatu gehiagorekin

Atzo hasi zen SD Eibar Fundazioaren Udako Campusaren hirugarren edizioa, partaidetza-marka hausten duten 170 txikirekin. Balioetan hezteko Fundazioak sustatzen duen ereduan, oinarrizko tresna da Campusa, eta indartzen ari da etxeko txikientzako oporretako aukera bezala.


Hazkunde horren barruan, nabarmentzekoa da eskualdeko herrietatik etorritako gazte-kopurua: ia 30 haur Azpeitia eta Azkoititik, 20 Ondarroa eta Mutrikutik eta beste 20 Arrasate, Bergara edo Soraluzetik. Beste eremu batzuetatik ere gero eta jende gehiago dator, adibidez Durangaldetik, baina hazkundearen erritmoa motelagoa da. Horregatik, aurten aurreneko aldiz eskaini diren autobus-lineak ezinbestekoak dira gurasoei umeak Eibarrera bidaltzeko modu eroso bat emateko.


Hasi berriak diren bi aste hauetan haurrek ederki pasako dute eta beren futbol-teknika finduko dute, baina horretaz gain euskara eta ingelesa praktikatuko dituzte, eta Eibarren kirol-proiektua berezi egiten duten balioak barneratuko dituzte: errespetua, elkartasuna, talde-lana eta adiskidetasuna.