Skip to main content
EU
Kluba

Uda iristen da eta, berarekin, SD Eibar Fundazioaren Kanpusa

Aurtengoa laugarren edizioa izango eta eta berritasun berriak ekarriko ditu IK4 – TEKNIKER babeslearekin batera

Uda oro bezala, SD Eibar Fundazioak 2017ko Udako Kanpusaren laugarren edizioa aurkeztu du, 9 eta 14 urte arteko umeentzat. Balioen hezkuntzarako tokia izango da Kanpusa, baina baita futbola, gozamena eta ingelera ikasteko, eta 2003 eta 2008 urteen artean jaiotako umeentzako zuzenduta dago.

Bere oporrak modu ezberdinean gozatzeko aukera izango dute Kanpusean txikienek, non gozatzeaz gain, SD Eibarren balioetara iritsiko diren.

Aurreko edizioetan bezala, Kanpusera hurbilduko diren umeak profesional onenez inguratuta egongo dira. Futboleko entrenatzaile profesionalen eta ingelerazko irakaslearen eskutik, SD Eibarrek Ipuruan dituen instalakuntzez gozatzeko aukera izango dute euskara eta ingeleran murgiltzeko giro paregabean.

Aurtengo edizioan, nobedade bezala, SD Eibar Fundazioak garraioaren aukera luzatzen die Kanpusera joan nahi duten Debabarrenako, Debagoienako, Durangaldeko, Ondarroako, eta Azpeiti edota Azkoitiako umeei. Gainera, hainbat txandatan parte hartzen dutenek hainbat deskontu jaso ahal dituzte.

Laugarren edizio honetan Udako Kanpusak IK4 – TEKNIKER-en ohiko babesa jasoko du. Mekatronikan, fabrikazio-teknologian eta mikro-teknologian espezializatutako teknologia- eta ikerkuntza-gunea da IK4 – TEKNIKER.

SD Eibarren Udako Kanpuseko laugarren edizioaren inguruan informazio gehiago jasotzeko, esteka honetan sakatu:

www.sdeibar.com/campus