
Lehen Taldea
Txema Añibarrok denboraldi batez berriztu du
Klubak eta jokalari bizkaitarrak gaurko egunean bion arteko akordioa beste urte batez luzatzeko sinadura ezarri dute.
Txema Añibarro, atzelari eta kapitain armagina, S.D. Eibarrekin denboraldi batez luzatu du bere kontratua, horrenbestez talde armaginean 2015ko Ekainaren 30erarte egongo da.
Denboraldi hau Lehenengo Mailan, Zeberiokoaren zazpigarrena izango da S.D. Eibarko taldean. Zaletuegaz oso maitatua eta klubean oso baloratua, azkenengo denboraldietan ezinbesteko jokalaria izan da.
Berriztapen honekin, klubeko Kirol Zuzendaritzak pixkanaka talde konpetitiboa osatzen doa Lehenengo Mailarako erronkarako, beti ere hainbeste arrakasta eduki duen taldearen zutabe nagusia mantenduz.