Skip to main content
EU
Kluba

Txantxazelaiko harrobiaren lorpena 1971n

Eibarrek laugarren tokia eskuratu zuen Espainiako infantilen txapelketan

Hogeita hamargarren eta hirurogeita hamargarren hamarkaden artean, Txantxazelaiko Txapelketa Eibarko haurrek zuten trebezia azaltzeko erakusleiho bikaina zen, ondoren talde armaginera pasa ahal izateko.

Harrobi amaigabe honetatik atera zen 1971n historia egin zuen belaunaldia. Izan ere, infantil mailako Espainiako Txapelketako azken fasea jokatu zuen. Guztira 2899 taldek parte hartu zuten eta talde hurak laugarren tokia eskuratu zuen.

Garai hartan, Eibar Hirugarren Mailan zegoen. Bertan egon zen 1958 eta 1986 bitarte (horietatik hiru Erregional Preferentean egin zituen). Oraindik asko falta zen talde armagina maila profesionalean ikusteko.

Espainiako infantilen txapelketa 1964an jokatu zen estreinakoz. Izen-emate irekia zuen eskola, kirol elkarte zein gazteen erakundeentzako.

1971. urtean zortzigarren edizioa jokatu zen eta Eibar ordezkatuko zuten jokalariak Txantxazelai txapelketan aukeratu ziren. Hura zen orduko Eibar Urko taldearen iturri nagusia.

Txantxazelaiko txapelketa 1974. urtera arte jokatu zen. Ostera, harrobiko partidak Ipuruako anexoan jokatzera pasatu ziren.

70-71 denboraldiko txapelketan 1956 eta 1957 urteen artean jaiotako 49.404 haurrek parte hartu zuten. Guztira 2.899 taldek eman zuten izena txapelketan.

Eskualde mailako fasean, Eibarrek lehen tokia eskuratu zuen eta hori dela eta, ez zituen final zortzirenak jokatu behar izan.

Final laurdenetan, Eibarrek 3-0 irabazi zion Aldapetari Ipuruan jokatutako norgehiagokan eta finalerdietan, aldiz, Huarte San Juan gainditu zuen Mundaizen (Donostian) 3-1. Gipuzkoako finala Donostia jokatu zen. Bertan, armaginek garaipena lortu zuten Arrasateko Cigarrolla taldearen kontra 2-0.

Final honetan hasieratik jokatu zutenak hauek izan ziren: Gallastegui, Zubizarreta, Díaz, Bartra, Alberdi, Azpiri, Bastida, Recalde, Zubiate II, Portu eta Zubiate III. Taldeko entrenatzailea Alberto Albistegui zen.

Hurrengo fasea Donostian jokatu zen maitzaren 1etik 2ra. Eibarrekin batera, Soriako Calasancio, Santanderreko Don Bosco eta Iruñeako Pamplona aritu ziren. Txartel bakarra zegoen jokoan Espainiako Txapelketako azken fasea jokatu ahal izateko.

Finalerdian, Calasancio 3-0 gainditu eta gero, Eibarrek Pamplonaren aurka jokatu zuen finala. Albisteguiren mutilek 1-0 irabazi zuten lehia oso parekatuan. Garaipenaren gola luzapeneko azken minutuan iritsi zen.

Azken fasea 1971ko maiatzaren 12tik 16ra jokatuko zen Tenerifen eta bertan izango ziren Alberto Albistegik eta Mikel Portok zuzendutako infantil eibartarrak.

Deialdia hurrengoa izan zen:

Atezainak: Gallastegi eta Isasi.

Atzelariak: Zubizarreta, Díaz, Bartra y Manolo Dosuna.

Erdilariak: Pedro Alberdi "Verdu", Azpiri eta Portu.

Aurrelariak: Borrajo, Bastida, Recalde, Eduardo Zubiate, Pedro Zubiate eta Torres.

Taldeko kide guztiek Eibarko Galerías Preciados dendan egindako jantzie bereziekin joan ziren.

Sailkatutako zortzi taldeak bi multzotan banatu ziren.

A MULTZOA. Castelló, Malaga, Real Madrid eta Inmaculada (Asturias).

B MULTZOA: El Salvador (Zaragoza), Laurel (Tenerife), SD Eibar eta Madrileko Atletico.

Santa Kruzeko Heliodoro Rodriguez zelaian jokatutako lehen neurketan, Eibarrek bina berdindu zuen Laurel etxeko taldearen aurka. Golegileak Pedro Zubiate eta Pedro Alberdi “Verdú” izan ziren.

Hurrengo bi partidetan, Eibarrek Atletiren aurka galdu zuen 2-1 (Pedro Zubiate) eta El Salvadorri irabazi zion 2-0 (Pedro Zubiate eta “Verdú”). Hala, hirugarren postuarengatik lehiatzeko eskubidea lortu zuten, ez zen eta finalerderik.

Neurketa horretan, Castellók eskuratu zuen garaipena, Eibar 4-1 mendean hartu eta gero. Neurketako gola Pedro Alberdik egin zuen. Eibartarren golegile nagusia Zubiate I izan zen, hiru golekin. Txapelketako irabazlea, aldiz, Malaga izan zen Laurel 3-2 gainditu ostaen.

1971ko txapelketa horren amaiera iritsi bazen ere, talde hori osatzen zuten kideen arteko adiskidetasuna bizirik dirau. Horren erakusle garbia izan zen, duela bost urte Ipuruako txokoan antolaturiko bazkaria.

Datu hauek, SD Eibar Fundazioko Patronatuko kidea den Jesus Gutierrez historialariarengandik eskuratu dira. Argazkiak, berriz, Mikel Portoren artxibokoak dira.