Skip to main content
Lehen Taldea

Hiru puntu eta Lehenengo Mailara

S.D. Eibarren garaipena 1-0 Deportivo Alavesen aurka eta Lehenengo Mailarako igoera Murciaren berdinketa eta Las Palmasen porrotaren ostean.

There are no reactions yet. Be the first!

Espero zen moduan, lehen zatia oso bizia izan da eta berdintasun ikaragarriarekin. Bi taldeak dena eman dute zelaian baloiaren norgehiagokan eta ia ez diote aukerarik eman bere aurkariari.

Lehen zatian ez dira aukera garbirik suertatu, nabarmenean, bi taldeen urruneko jaurtiketak izan dira, baina bai Xabi Irureta baita Ivan Crespok ere, ezer gutxi egin behar izan dute lehen zati honetan. Nabarmenki, defentsak erasoen gainetik egon dira.

Beharbada, arabatarrak zelai armaginean presentzia gehiago izan dute, baina bestalde, urdingranak min asko egin dute Morales, Jota edota Capa bezelako jokalarien abiadura baliatuz.

Golik gabeko berdinketarekin heldu da lehen zatiaren amaiera.

Bigarren ztian, partidua bide berdinetik jarraitu du, intentsitatea eta borroka izan nira protagonistak partiduan. Dena berdin jarraitu du, baina Jota Peleteirok bere diztira plazaratu du. Baloi bat kontrolatu ondoren, zalantzarik gabe jaurti eta baloia zutoin ondotik ate barrura bidali du Eibar aurretik jarriz.

Hortik amaierararte, Alaves golaren bila joan da, gertu izanda aukera batzuetan, baina beste behin, Xabi Iruretak bere taldea salbatu du meritu handiko geldiketak eginez eta bere taldeari garaipena emanez.

1-0ekoarekin partidua amaitu da, baina hori ez da izan pozik handiena, Las Palmas-Recreativoko emaitza Lehenengo Mailarako igoera eman diolako.

Datorren astebruan, S.D. Eibarrek, berriro jokatuko du Ipuruan. C.D. Lugo jasoko du ziurasko larunbatean, zehazteke dagoen ordutegian.

 

FITXA TEKNIKOA

EIBAR: Xabi, Albentosa, Capa, Arruabarrena, Dani Garcia, Yuri, Lillo, Morales, Diego Rivas, Jota eta Raul Navas

ALAVES: Ivan Crespo, Rubio, Raul C., Guzman, Viguera, Ion Velez, Jaro, Manu, Tejera, Beobide eta Samuel.

GOLAK: 1-0 Jota 61"

EPAILEA: David Medie Jiménez (Kataluniarra) txartel horia erakutsi die Manu Garcia eta Tejera bisitariei. Bestalde, Raúl Navas etxekoa kaleratu du bi txartel horiz.

5129 zaletu gaur Ipuruan, Liga Adelanteko 40. Jardunaldiari dagokion neurketa. Partidua hasi baino lehen, ixilune minutu bat gordeko da Antonio Simal, direktibo ohiaren oroimenean, orain de la gutxi hildakoa.

Atsedenaldian, homenaldi bat egin zaio Ohoreko Infantileko taldeari Gipuzkoako txapeldun bilakatu ondoren, Zubietan Errealari 2-4 irabazi ostean.