
Hiru puntu gehiago amesten jarraitzeko
S.D. Eibarren garaipen handia Iberostar Estadioan 0-2, David Mainzen bi golei esker.
Partidua oso bizi hasi da bi taldeen aldetik, armaginak baloiaren irteera presionatzen dute eta etxekoak bi hegaletatik ezustekoa bilatzen hasi dira.
Hala ere, aurreneko aukerak Mallorcaren aldetik iritis dira, Gerard eta Asensioren area barrutiko ahaleginak, Xabi eta atzelari armaginen artean balearren gola deuseztatu dute. Armaginen aldetik, Capak izan du aukerarik argiena, baina bere urrutiko jaurtiketa ondo desbideratu du Miñok.
Golik gabeko berdinketarekin heldu da lehen zatiaren amaiera.
Bigarren zatian, Mallorcak partiduan nagusi bilakatu da. Horren fruitu, aukerarik onenak iritis dira etxekoentzat. Lehenengoan, Xabiren geldiketa bikain bat langan jo ondoren hurrengoan baloia sareetara joan da baina jokoz kanpo argi batean. Bigarrenean, Morenori bidalitako pase bat sakonean, honek area barruan langaren kontra bidali du
Mallorcaren aukerak kontuan edukita ere, Eibar ez da kokildu eta estualdietan jarri du Miño Yuriren jaurkiteka bikain batekin, baina atezainak eskoadratik atera du baloia.
Asmatu duena arerioaren atearekin David Mainz izan da, gainera bi aldiz, bakarrik lau minututan. Lehenengo gola, taldeko jokaldi on batean etorri da, Mainzek pase sakona jaso ondoren, atezaina gainditu du eta pentsatzeko astiarekin, baloia sareetara bidali du.
Hortik minutu gutxira, Mainzek berriro ere lortu du gola atzelari eta atezaineren huts galant bat aprobetxatuz gola errez lortzeko, honela armaginek eginiko lan handiko partidu bat itxiz.
Ezertarako denbora gehiagorik gabe, partiduaren amaiera heldu da 0-2koarekin Eibarren alde. Hiru puntu berri hauekin, armaginek igoeraren ametsa inoiz baino biziago mantentzen dute.
Datorren asteburuan, Eibarrek S.D. Ponferradina jasoko du Ipuruan. Partidua larunbatean, maiatzak 10, 20:15etan jokatuko da.
FITXA TEKNIKOA
MALLORCA: Miño, Ximo, Thomas, Antonio Lopez, Nsue, Gerard
(Hemed 59"), Iriney, Agus, Alfaro, Alex Moreno eta Asensio.
EIBAR: Xabi, Añibarro, Arregi (Kijera 70"), Capa (Gilvan Gomes 87"), Arruabarrena, Dani Garcia, Mainz, Yuri, Morales (Eizmendi 56"), Diego Rivas eta Raul Navas.
GOLAK: 0-1 Mainz 75" y 0-2 Mainz 79"
EPAILEA: Santos Pargaña (Andaluziarra) txartel horia erakutsi die Moreno, Ximo eta Nsue etxekoei eta Diego Rivas eta Dani Garcia bisitariarien aldetik.