Kluba
Trafikoa etenik Ipurua kalean zelaian egingo diren obren ondorioz
Obrak hartutako zatia itxita egongo da asteazkeneko ordu bietatik (14:00) osteguneko iluntzeko zortziak (20:00) arte
Eibar taldearen futbol-zelaiko Ekialdeko Tribunan egingo diren obren eragina jasoko duen Ipurua kaleko zatia itxita mantenduko da trafikorako asteazkeneko (abuztuak 17) ordu bietatik (14:00) osteguneko (abuztuak 18) iluntzeko zortziak (20:00) arte.
Ibilgailuen trafikoa herriko beste kale batzuetatik desbideratuko da. Santaines eta Indalecio Ojanguren kaleak irekita izango dira normaltasun osoz.
SD Eibar taldeak barkamena eskatzen die sorrarazitako eragozpenen eragindunei eta egoera ulertu izana eskertzen die.