Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Toño Garcia, Eibarreko jokalari berria

Ezker hegaleko atzelaria libre dator eta denboraldi baterako sinatu du, beste batez luzatzeko aukerarekin

Antonio García "Toño" (Alcala de Henares, 1989) SD Eibarreko jokalari berria da. Ezker hegaleko atzelaria libre dator Levanten azken urteak eman eta gero, eta 2022ko ekainera arte sinatu du; kontratua beste denboraldi batez luzatzeko aukerarekin.

Armaginen jokalari berriak zazpi denboraldiz aritu da talde granotan. Bertan egin du bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena. Guztira 114 partida jokatu ditu Lehen Mailan eta gol bat sartzea lortu du.

IMQ, klubeko aseguratzaile ofizialaren eskutik proba medikoak egin ondoren, gaur entrenamenduetara batuko da gainerako kideekin batera. Ongi etorri Toño!