Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Thaylor Eibarrekin entrenatuko da eta CD Vitoriarekin izango du fitxa

Thaylor Lubanzadio aurrelaria, aurten Celta de Vigori erosia dena, SD Eibarren lehen taldearekin entrenatuko da eta CD Vitoriarekin izango du fitxa, Hirugarren Mailan.

Hasiera batean, Thaylor (Bilbo, 1994), beste talde batera utzita joan behar zuen baina José Luis Mendilibar entrenatzaileak, aurredenboraldian egin duen lana kontutan hartu du eta nahiago izan du taldean geratzea, behar duenerako.

Kirol Zuzendaria den Fran Garagarzak prentsaurrekoan esan duenez, Thaylor lehen taldearekin entrenatuko da eta deialditik kanpo geratzen denetan CD Vitoriarekin jokatuko du.

Bestalde, Garagarzak adierazi du Granadara bidaiatuko duen bigarren atezaina Jorge Mediavilla izango dela, CD Vitorian jokatzen ari dena. Asier Riesgoren ordez sartu da deialdian, joan den denboraldiko azken jardunaldian zigortua izan baitzen, txartel horien pilaketa zela eta.

Aste hauetan zehar froga egin zaion Felipe Ochagavia atezain txiletarra ez da kontratatua izango, eta bueltatu da jada bere herrialdera.