Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Tejero: "Zailtasun handian jarriko dugu Real Madril"

Jokalari armaginarentzat "partida berezia" izango da larunbatekoa

Álvaro Tejerok prentsaurrekoa eskaini du gaurkoan Atxabalpen Real Madrilen aurkako partidaren atarian (larunbata, 18:30). Talde merengeko harrobian ibilitako jokalariarentzat “partida berezia” da larunbatekoa, bertan “asko disfrutatu eta ikasi dut”. Egun, ordea, Eibarren du bere burua eta egunez egun lanean dihardu hamaikakoan postu batekin egin ahal izateko.

“Partida berezia da niretzat, nire ibilbidearen gehiengoa bertan egin dut. Une gozoak bizi izan ditut bertan, asko ikasi eta disfrutatu dut. Guretzako norgehiagoka bat gehiago da, baina gogoa handia dut” adierazi du Eibarreko jokalariak.

Hegaleko atzelariak taldearen bolada ona azpimarratu du, azken astean lortutako garaipenen ondoren. “Sei puntu lortu ditugu azken aste honetan, eta datorren geldiadia baino lehen bolada onean jarraitu nahi dugu. Etxean sendo jarraitu nahi dugu. Taldea gogotsu da, ni ere bai. Espero dugu partida ona egitea”.

Aurkariaren inguruan, Tejerok argi du partida zaila izango dela. “Ez dago Real Madrid hartzeko une hoberik zein okerragorik. Arrisku asko eramaten duen taldea da. Zailtasun handiko neurketa izango da. Baina argi dugu gauza oso zailak jarriko dizkiegula, gure zelaian eta gure zaleen aurrean”. Eibarreko jokalariaren esanetan, “taldeak ohiko jokoa egin behar du. Presio altua egin behar dugu, aukariari pentsatzeko denbora gutxi utzi, oso kontzentratuta egon behar dugu eta atea aurrean eraginkorrak izan behar dugu”.

Arlo pertsonalean, futbolariak taldera egokitzen jarraitzen du. “Ahalik eta azkarren saiatzen ari naiz egunrokora egokitzen. Zaila da, baina jokalari guztiei gertatzen zaie. Lasaitasunez hartzen dut, gaztea naiz eta ikasten jarraitu behar dut. Egia da, aldiz, konfiantza hartzeko minutuak garrantzitsuak direla. Eta horretan dihardut, egunerokoan lan handia egiten, aukera iristen denerako”.

“Jokalariek momento on zein txarrak bizi ditugu. Lasaitasuna mantentzea da gakoa eta lanean jarraitzea”.

“Presio handia egiten dugun taldea gara Ipuruan. Aurkariak zailtasunera behartzen ditugu eta bide beretik jarraitu nahi dugu. Gure ohiko jokoa egin eta ea ondo ateratzen den dena”.

Liga geroz eta berdintsuago dago. Talde guztien arte borroka handia da, eta hori jardunaldiz jardunaldi ikusten da. Sailkapenak berdintasun hori ederki islatzen du. Lehiakortasuna oso handia da”.