Skip to main content
EU
Kluba

Taldekako kirolen harrobietako lanaren inguruko jardunaldia jaso du Ipuruak

Goi-mailako hitzaldiez gozatu ahal izan dute 100 pertsona inguruk

Ipuruako Iparraldeko Tribunak ‘Harrobiko lana taldekako kiroletan: Akademien eredua” Jardunaldia jaso du gaur SD Eibar Fundazioak antolatuta, Euskadiko Kirol Eskola eta Eusko Jaurlaritzarekin, eta Euskadiko Futbol Federazioa eta Euskadiko Saskibaloi Federazioaren laguntzarekin.

Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria ea Kirol Zuzendariak eman dio hasiera Jardunaldiari. Bertan, FC Barcelona, Deportivo Alaves edota Joventut de Badalonako ordezkariek eskainitako goi-mailako hitzaldiez gozatzeko aukera izan dute hurbildu diren 100 pertsona inguruk.

Jardunaldiaren izpiritua ad hoc formakuntza sortzea izan da La Ligako lehen 10 sailkatuen artean 4 talde euskaldun sailkatu diren panorama batean.

Euskadi 2,5 milioi biztanleko herrialde txikia da, baina mundura kultura, gastronomia edo industria esportatzeaz gain, ezagutza eta kirol-talentua ere esportatu ditzake Europako harrobi onenetarikoak dituelako.