Skip to main content
EU
Kluba

Takashi Inui Tokion J-League eta LaLigaren arteko akordio sinaduran

Mitsuru Murai eta Javier Tebasek kolaborazio akordioa sinatu dute praktika onak partekatzeko

Takashi Inui SD Eibareko jokalaria, Lehen Mailan dabilen japoniar bakarra, J-League (Japoniako Liga) eta LaLigaren arteko akordio sinaduran egon da gaur.

Mitsuru Murai eta Javier Tebasek, liga bietako presidenteek, kirol kudeaketan, ikus-entzunezkoen piraterian eta zelaietako segurtasunean, besteak bestek, praktika onak partekatzeko kolaborazio akordio sinatu dute.

Aliantza honek informazioaren partekatzean eta erakunde bien garapen guneen kolaborazioan lagunduko du.

LaLigako presidenteak adierazi duenez, akordio honen bitartez erakunde biek esperientziak eta ezagutzak partekatuko ditugu. J-Leaguek gauza asko erakutsi ahal dizkigu”.

Mitsuru Muraik azaldu du J-Leaguren arlo garrantzitsu bat jokalarien formakuntzan dagoela. “Espainian, talde bakoitzaren erdia futboleko harrobietatik dator. LaLigak hainbeste zaintzen duen harrobi-sistema honetatik asko ikasi beharra dauka Japoniak”.

Emakumezkoen futbolaren formakuntza eta garapena da dokumentuan zehazten den arlo garrantzitsu bat. Japoniako selekzioak nazioarte mailako hainbat garaipen lortu ditu, 2011ko FIFAren Munduko Txapelketa eta 2015ko txapelketako bigarren postua barne.

Akordioak, gainera, irekita uzten du Japonia eta Espainiako jokalari gazteen formakuntza akademiak zehazteko aukera.

Bere herrialdeko selekzioarekin aritu ostean, Inui oporretan dago Japonian, uztailean Jose Luis Mendilibarren esanetara entrenatzen hasi aurretik.