Skip to main content
Kluba

Takashi Inui eta Eibar kolore armaginak erakusten Japonian

Izaera instituzionala duen bidaiak Klubaren eta Japoniaren arteko lotura estutzeko balioko du

There are no reactions yet. Be the first!

Takashi Inui jokalari armagina Japonian da bertako Lehen Ministroak antolatutako harrerara gonbidatu bezala joateko. Baina gainera, bidai honek Japoniako zaletuak SD Eibarrera hurbiltzea ahalbidetzen du. Zentzu honetan, jokalaria eta Patricia Rodriguez Zuzendari Gerentea Tokioko Lagunarte Eibartarrarekin eta Robert Verdier presidentearekin batu dira gaur. Sinadurak eskaini eta Eibarren bandera Tokioko leku esanguratsuenetara eramateko denbora ere egon da.

Bihar, Kooperazio Enpresarialaren Batzorde Bilateralean egongo da SD Eibar, non Japonia eta Espainiako 450 enpresarik hartuko duten parte Felipe VI Espainiako Erregeak inauguratu ostean.

SD Eibarrek ditu Klubarekin elkarlanean aritzeko interesa duten enpresa japoniarrekin kontaktuak mantentzen, eta bidai hauen bitartez denboraldiko helburuetako bat lortzen ari da, erakundearen internazionalizazioa.

Klubak bertsio japoniarra du webgune eta sare sozialetan, eta denbora gutxi barru Txinan ere sareko presentzia izango du.