Skip to main content
Lehen Taldea

Eibar jo eta ke, jada seigarren da sailkapenean

Eibarrek tinko jarraitzen du denboraldi hasiera bikain honetan, gaurko garaipen garrantzitsuak seigarren -bakardadean- jarri du sailkapenean. Ligako lehen hamar jardunaldietan 16 puntu lortu ditu jada.

There are no reactions yet. Be the first!

Partidua hasi besterik egin ez zenean, Verdiren orpokadak baloia Borjaren hanketan utzi zuen, eta Toñoren aurkako buruz-burukoan norgehiagokako lehen gol aukera izan zuen.

Hasiera-hasieratik garbi ikusi zen biak ala biak baloiaren jabetza nahi zutela, aurkariaren atearen bila joan xedez. Hala ere, armaginak izan ziren pixkanaka zelai erdiaren jabe egin zirenak, hegaletatik arriskua sortuz.

21. minutuan, eskuin hegaletik egndako kontraerasoan, Borjaren erdiraketa gol bihurtu zuen Llorente Rayotarrak, markagailua 1-0 jarriz.

Golaren osteko minutuak izan ziren Mendilibarrenen onenak, eta bigarren golaren bila jarraitu zuten. 22. minutuan urrunetik egindako Kekoen jaurtiketak langa jo zuen, eta 27.ean Borjak ezin izan zuen ondoko marran Saúlek egindako autopase bikaina sarera bidali.

Vallecastarrak gogor saiatu ziren bigarren zatian, baina taktikoki txukun ari ziren jokatzen armaginak.

Eibarrek izan zituen gol aukera garbienak, 63. minutuan Juncák ezker hegaletik sortutako jokalda ezin izan zuen Borjak errematatu, aldiz, Saúlek bai, baina kanpora bidali zuen baloia.

Azken minutuetako ohiko ziurgabetasunaren ostean, zaletuen poza etorri zen, euren taldea seigarren postuan baitago, txapelketaren laurden bat jokatu denean.

Partidako berri pozgarrienetako Lilloren etorrera izan zen, azken minutuak jokatu zituen, lesio baten erruz denboraldi hasiera galdu duen jokalariak.

 

SD Eibar: Riesgo; Capa, Pantic, Dos Santos, Juncà; Escalante, Dani García; Keko, Verdi (Enrich, min.60), Saúl (Inui, min.75); eta Borja (Lillo, min.88).

Rayo Vallecano: Toño; Tito (Manucho, min.70), Llorente, Ze Castro, Rat; Trashorras, Baena; Ebert (Lass, min.65), Jozabed (Pablo Hernández, min.53), Bebé; eta Javi Guerra.

Gol: 1-0, min.21: Llorente (b.a.)

Epailea: Alvarez Izquierdo (Komite kataluniarra). Txartel horiak: Eibar; Enrich eta Dani García, Rayo; Evert, Bebé eta Javi Guerra. Dani Garcíak ezingo du datorren partidua jokatu, txartel horien pilaketa dela eta.

Gertakariak: 5.353 ikusle Ipuruan. Salgai jarritako sarrera guztiak saldu ziren. Giro ona harmailetan.