Skip to main content
Lehen Taldea

Stoichkov: Horrelako partidak jokatzea txikitatik amesten duzun zerbait da

Eibarreko aurrelariak azpimarratu du taldea Granadan irabazteko gai dela

There are no reactions yet. Be the first!

Juan Diego Molina Stoichkovek prentsaurrekoa eskaini du gaur igandeko partidaren atarian. Aurrelari armaginak adierazi duenez, "horrelako partida bat jokatzea txikitatik amesten duzun zerbait da".


Entrenamenduaren ostean Ipuruan emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, “granadaren aurka irabazteko gai gara eta hori egiten saiatuko gara”.
 

PARTIDA MOTA 
“Partida polita izango da eta bi taldeek asko daukagu jokoan". "Taldeak ondo egin du lan aste honetan eta hiru puntuak eskuratzeko asmoz goaz Granadara".
“Horrelako partida bat jokatzea txikitatik amesten duzun zerbait da. Horrelako zelai batean jokatzea, giro horrekin eta jokatze ari garenarekin". "Denboraldi hasieran egoera honetan egotea sinatuko genuke, denboraldiko momentu honetan liderrak izatea, bigarrenarekiko puntu batekin”. 

“Badakigu partida zaila izango dela, jokalari oso onak dituzte baina irabazteko intentzioarekin joan behar dugu". "Munduko ilusio guztiarekin goaz, hiru puntuak lortzeko helburuarekin”.

GARAIPENETIK GERTU
“Lehenengoak gaude sailkapenean". Egia da ez garela garaipena aurkitzen ari azken partidetan, baina taldea ondo ari da lanean. Goiko talde guztioi kostatzen ari zaigu irabaztea, baina gero eta gertuago gaude”.


“Zelai guztietan irabazi nahi dugu, egia da Granadan ez duela inork irabazi eta zerbaitegatik dela, baina hori da gure asmoa". "Bere etxean oso indartsuak dira eta hiru puntuak lortzen saiatuko gara, aurkari zail baten aurka jokatzen dugula jakinda". "Uste dut talde hau gai dela han irabazteko”.


“Talde batzuek asko sufritu dute han, baina egia da, baita ere, duela gutxi Ponferradinaren aurka berdindu egin zutela azken minutuan". "Oso zelai zaila izango da, baina hiru puntuak lortzeko ilusioarekin goaz”.


AKATSIK GABE
“Golak sartzeak ez nau asko kezkatzen oraintxe bertan, taldeari lagundu nahi diot". "Oso partida zaila izango da eta beraiek ere gauza bera pentsatuko dute". "Akats gutxien egiten dituen taldeak irabaziko du partida”.


“Sailkapenean behean dauden taldeek ere asko dute jokoan eta ez da erraza maila honetan irabaztea". "Orain, agian, urduritasun pixka bat gehiago izan dezakezu, edozein akatsek kalte handia egiten dutelako, baina guk aurrera pausotxo bat eman behar dugu, azken partida hauetan ez dugulako maila eman, eta beste pauso bat eman behar dugu, asko jokatzen ari garelako”.


LIDERGOTZA
“Azken partidan hor egon nahi dut. Iaz ia urte osoa pasa genuen azken jardunaldira arte eta ez dut nahi hori gertatzea". "Amaierara arte borrokatu behar dugu, partida gutxiago geratzen dira, eta partida bat galtzen baduzu atzera egin dezakezu eta hor sartzea zailagoa izan". "Beraz, garrantzitsua da aurkari zuzen hauen aurka ez galtzea”.