Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Stoichkov: "Eibar izan da nire lehentasuna"

Erasoko jokalaria gaur aurkeztu dute Ipuruan

Stoichkov Eibarko jokalari berri gisa aurkeztu dute gaur arratsaldean Ipuruan. Mallorcako erasoko jokalraia "pozik" agertu da klubera iritsi delako eta bere "aukeren artean Eibar izan da nire lehentasuna", adieraz du.

San Rokekoak gaur egin du lehen entrenamendua gainerako taldekideekin. "Teknikariek eta taldekideek harrera bikaina egin didate. Garrantzitsua da helburuak lortzeko taldeak bat egitea lehen egunetik. Klubak horrela adierazi dit".

Cesar Palacios Kirol zuzendaria "pozik" agertu da posizio ezberdinetan jokatu dezakeen jokalariaren etorrerarekin. "Gola du, postu ezberdinetan jokatu dezake: aurrelariaren atzetik, hegalean edota aurrelari gisa". 

Palaciosek ez du itxitzat eman "bizia" den merkatu. "Gure helburuak argi ditugu. Pozik gaude orain arte egindako lanarekin. Baina merkatua bizirik dago eta ezin da ezer baztertu. Hobeak izateko borrokatu nahi dugu. Ilusioz jarraitu nahi dugu, gure nortasunaren ezaugarriak galdu gabe".