
Soilik Jota Peleteirok entrenatu du gaur taldetik aparte
Armaginek bihar jokatuko dute Etxarri Aranatzen Osasunaren aurka eta larunbatean Zaragozan jokatuko dute
SD Eibar taldeak gaur Atxabalpen egindako lan-saioan taldeko jokalari guztiek parte hartu dute Jota Peleteiro izan ezik, errekuperazio-lan espezifikoarekin jarraitzen baitu, egunetik egunera intentsitate biziagoan.
Taldeak bihar egingo du lan-saioa Ipuruan goizeko hamar eta erdietan (10:30) eta arratsaldean Etxarri Aranatzera abiatuko da Osasunaren aurka adiskidantzazko partida jokatzeko arratsaldeko zazpietan (19:00). Espedizioak Iruñean igaroko du gaua eta larunbatean Zaragozara joango da La Romareda futbol-zelaian Carlos Lapetra Memoriala lehiatzeko Real Zaragoza taldearen aurka (21:00etan).
Horiexek izango dira talde armaginak Liga hasi aurretik jokatuko dituen azken bi partidak. Liga Coruñan hasiko du, RC Deportivoren aurka, abuztuaren 19an, ostiralez, iluntzeko hamarretan (22:00).