Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Sheila Elorza: “Oso garrantzitsua da gure artean kontaktua mantentzea”

Eibarreko kapitainaren hitzetan, "adiskidetasun polita eraiki dugu denboraldian zehar"

Sheila Elorza Eibarko emakumezkoen lehen taldeko kapitainak adierazi duenez, "oso garrantzitsua da gure arteko harremana mantentzea".

“Oso garrantzitsua da kontaktuan jarraitzea. Bideo-deiak egiten ditugu elkarrekin eta kafeak hartzen ditugu, joku online jolasten ditugu, gure egunerokoari buruz hitz egiten dugu, tontakeriak egiten ditugu ta horrela pasatzen ditugu egunak elkarrekin. Oso adiskidetasun polita eraiki dugu denboraldian zehar, eta ez dadila orain galdu”.

“Hasi gara ariketak egiten. Egia da erritmoa matentzea zaila da, azkenean ez ditugulako beharrezko tresnak etxean. Elkatzen gara plataforma batean. Gure entrenatzailearekin elkartzen gara ta ariketak egiten ditugun batera, aurpegia ikusteko aukera dugu”.

Taldearen egoerari buruz, zera esan du: "Denboraldi-aurrean ikusten genuen zailtasunak genituela, jende berri asko etortzen zelako, entrenatzaile berria, sistema berria. Horretarako egon zen denboraldi-aurrea, gu bideratzeko”.

 "Gaizki hasi ginen, Osasunaren aurka galtzen, baina bigarren itzulian gogo handiz hasi ginen, nabaritzen zen taldeak bazekiela zer egin behar zuen, zertara jokatzen genuen eta zein zen gure estiloa".

"Ideiak argi ditugula uste dut, talde zaila garela erakutsi dugu, eta pena da hau gelditzea, erritmoarekin geundelako eta mozteko modu bat delako".