Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Sheila Elorza: "Lan egiten, lehiatzen eta partida guztietan aurpegia ematen jarraitu nahi dugu eta horrela izango da”

"Rayo Vallecanok baina maila altuago eman beharko dugu hiru puntuak lortzeko”, adierazi du kapitain armaginak

There are no reactions yet. Be the first!

Sheila Elorzak prentsaurrekoa eskaini du larunbatean Rayo Vallecanoren aurka Ligako 24ª  jardunaldia jokatu aurretik. Neurketa larunbatean jokatuko da 17:00tan Unben.

Kapitain armagina larunbatean jokatu beharreko partidaren inguruan mintzatu da. “Aurreko egunean egin genuena baina zerbait gehiago egin beharko dugu". Zentzu horretan, “aurpegia ematen jarraitu behar dugu eta Rayo Vallecanok baina maila altuago eman beharko dugu hiru puntuak lortzeko”, esan du.

Larunbateko porrotaren ostean aldagelan animoak nola dauden galdetuta, “animoak piska bat jaitsi dira eta minduta gaude, baina horrek ez du esan nahi etsiko dugunik eta lanean jarraituko dugu gure helburua lortzeko”, adierazi du. Zentzu horretan, eta kapitain bezala taldea nola ikusten duen galdetuta, “jendea animoekin dago”, erantzun du. “Lan egiten, lehiatzen eta partida guztietan aurpegia ematen jarraitu nahi dugu eta horrela izango da”.  

Jeitsiera postuetatik gertu egoteak eragiten duen presioa nabaritzen duten galdetuta, “ez dut uste presioa denik”, erantzun du. “Badakigu aurten lau talde jeisten direla eta beldur hori badago”. Hala ere, “oraindik partida asko daude puntuak lortzeko”.

Zentzu horretan, eta hurrengo neurketei begira, “gure helburua partida guztietan lehiatzea eta aurkariari gauzak errazak ez ipintzea da eta horrela jarraitu behar dugu”. “Orain arte partida guztietan lehiatu dugu eta horri esker gaude orain gauden tokian eta horrela jarraitu behar dugu”, adierazi du kapitain armaginak.