Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Sheila Elorza eta Nerea Abacens jokalari armaginak Euskal Selekzioak deitu ditu Basque Country International Women´s Cup txapelketako lehen edizioan parte hartzeko

Torneoa triangelu eran jokatuko da apirilaren 11n, Zubietan, 45 minutuko 3 partida jokatuta

Sheila Elorza eta Nerea Abacens jokalari armaginak Euskal Selekzioak deitu ditu Basque Country International Women´s Cup txapelketako lehen edizioan parte hartzeko. Euskal Selekzioak, Venezuelak eta Argentinak parte hartuko dute txapelketan. Torneoa triangelu eran jokatuko da apirilaren 11n, Zubietan, 45 minutuko 3 partida jokatuta.

Hiru selekzioek 45 minutuko bi norgehiagoka jokatuko dituzte. Basque Country International Women´s Cup 11:00etan hasiko da Argentinaren eta Venezuelaren arteko partidarekin. Amaitutakoan, Euskal Selekzioak jokatuko du Venezuelaren aurka. Azkenik, anfitrioiaren eta Argentinaren arteko norgehiagoka lehiatuko da.