Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Sheila Elorza eta Arene Altonaga kapitainek 2024ra arte berritu dituzte euren kontratuak

Sheila Elorza eta Arene Altonaga kapitainek bi denboraldirako berritu dituzte SD Eibarrekin zituzten kontratuak, 2024ko ekainera arte.

Sheila Elorza eta Arene Altonaga 2018an iritsi ziren Eibarrera, eta hurrengoa euren bosgarren denboraldia izango da talde armaginaren elastikoa defendatuz.
26 urteko Zaratamoko erdilariak 25 partida jokatu ditu azken denboraldi honetan, eta Sondikako 29 urteko erdilariak, bestalde, 30 partida jokatu ditu.
Bi kapitainak berrituta, SD Eibarreko emakumezkoen lehen taldeak lidergoa eta esperientzia ziurtatu ditu aldagelan uztailaren erdialdean martxan jarriko den proiektu berri honetarako.