Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Sergio Leon: "Valladolid ausart eta futbol ikusgarria jokatzen duena espero dut"

Eibarreko aurrelariak azpimarratu duenez, "indartsu zelairatu behar dugu, ausartak izan eta jokatzen ari garen bezala jokatu"

Sergio Leonek igandean Real Valladolid "ausarta" espero duela esan du, "oso gustuko dudan futbol ikusgarria" egiten ari baita.
Gaur Ipuruan egindako entrenamenduaren ostean emandako prentsaurrekoan, Eibarreko aurrelariak, 2021etik 2023ra Valladolideko jokalaria izan zenak, igandean garaipena lortzeko gakoa "indartsu irtetea, ausartak izatea eta futbolean jokatzen ari garen bezala jokatzea" izango dela azpimarratu du.



                                                                  PRENTSAURREKO OSOA